ir al contenido

Kutxabank

  • logo Kutxabank - Hasiera
  • > Enpresen gizarte erantzukizuna

Enpresen Gizarte Erantzukizuna

Kutxabankek bere kudeaketa-ereduan modu orekatuan integratzen ditu jasangarritasun ekonomikoa, gizarte-berdintasuna eta ingurumenaren kalitatea.

Konpromiso hirukoitza negozio-eredu sendoan ikusten da, irizpide ekonomikoak ingurunea zaintzeko jarrera proaktiboarekin batzen baititu, eta bideragarri egiten baitu balore-ekonomikoa sustatzean gizarte-balioa sortzea. Ekarpen positibo garrantzitsu hori, Bankuaren eta akziodun dituen Banku-fundazioen inpaktu ekonomikoko urteko txostenean ikus daiteke (txosten ejekutiboa  - txosten osoa)

Gainera, eredu korporatibo bakarra du, irabazien % 100 gizartera itzultzen duena, eta, aldi berean, erakundea presente dagoen lurraldeekiko garapen-konpromisoari eusten dio. Azken batean, ESG irizpideak biltzen dituen eredu jasangarria, txosten exekutibo honetan islatzen dena.

Rating ESG Risk de Morningstar Sustainalytics enpresak Kutxabankek ingurumenaren, gizartearen eta gobernu korporatiboaren arloan duen jarduna ebaluatu du, eta Taldearen iraunkortasun-arriskuak baloraziorik onena jaso duen kategorian kokatu dira – 0 eta 10 puntu artean –, txostenean aurkeztu bezala.

Sustainalytics

Bere aldetik, zerga-betebehar guztiekin duen konpromisoa jasotzen du Kutxabanken estrategia fiskalak. Horrela, kudeaketaren eraginkortasuna eta Fundazio akziodunentzat balioa sortzeko helburuak bateratzen ditu.

Kutxabank Taldeak 2022an egindako zerga-ekarpena ikus dezakezu zerga-ekarpenaren txostenean.

Erakundearen interes-taldeek entitatearen EGEaren politikan parte hartzen dute, komunikazio iraunkor eta argiarekin.

© Kutxabank 2012

Cookieen ezarpenak

Webgune honek helburu teknikorekin soilik erabiltzen ditu bere cookieak eta hirugarrenenak, eta ez du erabiltzaileen daturik biltzen ez eta lagatzen ere haien baimenik gabe.