ir al contenido

Kutxabank

Nortzuk garen

2012ko urtarrilaren 1ean bere jarduera hasi du Kutxabankek, BBK, Kutxa eta Vital, hiru Euskal Kutxen bateratzetik sortutako bankuak. Hiru kutxak dira erakunde berriaren akziodun bakarrak, eta honen eskuetan utzi dute beren finantza-negozioa.

Kaudimen egoera bikaina oinarri duela jaio da Kutxabank, balantze dibertsifikatuarekin, erakunde-gobernu eredu berriarekin eta ezbairik gabeko lidergotza dugularik gure jardueraren jatorriko kokagune izan diren lurraldeetan. Pertsonekin konpromiso tinkoa duen erakundea gara, eta garapen ekonomikoa zein soziala dira gure helburu nagusiak.

Gure jarduera estrategikoa tokian-tokiko banka ereduan oinarritzen da, eta finantza-taldea osatzen dugun erakundeok prozesuak, politikak eta zerbitzu zentral amankomunak partekatzen ditugu, eskalako ekonomiak eta irabazi jasangarriak lortzeko. Gure bezeroak dira Kutxabanken lehentasun nagusia, gure negozio-eredua hurbileko hartu-emanean, konfiantzan eta epe-luzeko harremanean finkatzen baita, norbanakoekin zein gure inguruko ETE-ekin.

Kutxabanken bere horretan mantentzen dugu irabazien zati bat gizarteari atzera emateko konpromisoa. Hori Gizarte-ekintzen bitartez egiten dugu, norberak bere jatorriko lurraldean.

© Kutxabank 2012

Cookieen ezarpenak

Webgune honek helburu teknikorekin soilik erabiltzen ditu bere cookieak eta hirugarrenenak, eta ez du erabiltzaileen daturik biltzen ez eta lagatzen ere haien baimenik gabe.